Hitza Jolas

  • Autor: Vários
  • Narrador: Vários
  • Editora: Podcast
  • Duração: 87:33:16
  • Mais informações

Informações:

Sinopse

Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.

Episódios

  • Lasarteko tradizioak eta Erratzuko Señorak

    20/05/2023 Duração: 53min

    Lasarten udaberriko bertso saioa "Tradizioari traizio" izenez osatu zuten hitz jokoa gogoetarako baliatuz. Erratzuko elkartean berriz, 3. Señora sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen, ohi bezala umore kutsu handiz eta aldarrikeapenak uzatartuz. Bi saioetako bertsoaldiak hartu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin; jakin nahi al duzu zer erantzun dion Ane Zuazubiskarrek Iñaki Muruaren puntuari? ...

  • 3. Señora sariketako lehen kanporaketa eta Nafarroako Eskolarteko finala

    13/05/2023 Duração: 51min

    Bilboko Biran izan zen Señora sariketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketa, ohiko umore kutsu, aldarrikapen eta alaitasunez. Nafarroako Eskolarteko finaleko aleak ere ekarri nahi izan ditugu. Ikasle giroan murgildutako bertsoaldi musikatu bat ere erantsi nahi izan dugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Jakin nahi al duzu Iñaki Muruak nori luzatu dion puntua? ...

  • Zapia eta arkatza hartuta, hitzak aireratzeko prest

    06/05/2023 Duração: 51min

    Orain arte Zapidun izandako lau bertsolariak batu zituzten Zaldibian. Saio hartako bertsoaldiez gain, Zornotzan, Durangaldea uztabarritzen ekimenak antolatutako bertso saio tematikoko aleak ere hautatu ditugu: literatura eta idazleak izan zituzte abiapuntu. Ez dugu ahaztu noski gure bederatzikoa. Jakin nahi al duzu Xebastian Lizasok nola erantzun dion Olatz Arrietaren puntuari? ...

  • Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Biriatuko ikastolaren aldeko saioa

    29/04/2023 Duração: 54min

    Lasturren, 2023ko apirilaren 21ean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Martxo amaieran, Biriatuko ikastolaren alde, eliza bete jende egin zen bertso saiotik ere hautatu ditugu bertsoaldi batzuk. Añorga aldean zebilen bederatzikoa berriz, ba al dakizu nora joan zaigun?...

  • Irati Alcantarilla 51garren Osinalde sariketan garaile

    22/04/2023 Duração: 48min

    Osinalde Sariketaren 51garren edizioa jokatu berri da Gabirian. Oihana Arana, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi, Unai Izagirre, Xabat Illarregi eta Aner Peritz aritu ziren kantuan, afal-osteko formatuan eta elkartea bete jende zela. Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiri auzoan jokatutako kanporaketetan lortu zituzten finalerako txartelak. Alcantarilla izan zen garaile eta bertsorik onenaren eta bigarrenaren saria Aner Peritzentzat izan ziren. Bertsoaldiak eta bertsolarien adierazpenak ere jaso ditugu, Gure bederatzikoa, Erratz bertso eskolakoen artean da. Nora joango ote da orain? ...

  • Mendaroko mendi-kutsukoak eta Legorretan, tabuen kutxatik oholtzara atereak

    01/04/2023 Duração: 57min

    Alde batetik, Mendaron, martxoaren 17an izandako bertso saioko aleak hartu ditugu; mendi eta kirol kutsuko bertsoaldiak tartean. Eta bestetik, Legorretan, martxoaren 19an Izan Itturi kolektiboaren eskutik antolatutako "Tabuen kutxatik oholtzara" izeneko bertso saio musikatu eta solidarioan kantatutakoak ere ekarri ditugu; lekukotza ezberdinak izan zituzten bertsotarako abiapuntu. Gure bederatzikoa ba al dakizu nondik nora dabilen? Entzun nahi baduzu, geratu gurekin....

  • Emakumeen bizitzako etapa ezberdinak, gordetakoak bistaratuz eta umorez

    25/03/2023 Duração: 52min

    Usurbilgo Emakumeen Etxearen irekiera zela eta, Usurbilgo parekidetasun sailak antolatutako bertso-bazkariko bertsoaldiak eta Diman Andraizea taldeak antolatuta "Ez da kasualitatea" formatuan izandako bertso-saio musikatuko aleak berreskuratu ditugu gaurko saiorako. batetik bestera ibiliko gara, gure bederatzikoa bezala. Ba al dakizu nondik nora ote dabilen?...

  • Ekialdetik mendebaldera; Senperetik Elorriora, urratsak zubi Palestinaraino

    18/03/2023 Duração: 55min

    Senperen, Larreko gelan batu zituzten 2022ko Bertsolari Txapelketa nagusiko finalistak. Aurtengo Herri urrats, maiatzaren 14an izango da "urratsak zubi" goiburupean eta hori dela eta antolatu zuten bertso saioa. Elorrion berriz, UNRWA gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako bertso saio izan zen, Emakume palestinarren errealitateari erreparatzeko. Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Iruri Altzerreka aritu ziren kantuan. Gure bederatzikoa ere badugu. Entzun nahi al duzu? ...

  • Laudioko Bertsozientzia eta Etxarri Aranazko urteroko saioa

    11/03/2023 Duração: 51min

    Zientzia izan zuen ardatz Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian egindako Bertsozientzia ekimenak. "Jakinduriak mundue erreko dau" izenburupean antolatu zuten saioan, zientzia eta bertsoa uztartu zituzten; guk hango bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Baita Etxarri Aranatzen, Otsail hasieran egindako urteroko bertso saiokoak ere. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu? ...

  • Bertsoaroan Iruñean, Biltxokon Baionan eta batetik bestera, "Harizko zubia"

    04/03/2023 Duração: 54min

    Otsail hasieran, Nafarroako Antzerki eskolan Bertsoaroa dela eta izan zen bertso saiotik egin dugu aukeraketa. Saio horren biharamunean, Baionako Biltxokon izandakotik ere ekarri dizkizuegu ale batzuk. Batetik besterako bidea, "Harizko zubiak" Jon Sarasuaren liburuaren konpainian egin genezake... Gure bederatzikoa ere ez dugu ahaztu! ...

  • Donostia inguruan, ama-lurra esnatuz eta energia burujabetzaz mintzatuz

    25/02/2023 Duração: 54min

    Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Santa Ageda bezperan egindako bertso-saioko bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Kopla-kantari eta makilarekin lurra esnatuz aritzeaz gain, Añorgan bezperan egindako saioko bertsoaldi batzuk ere hautatu ditugu. Ea bada, umorearen berotasunarekin denbora-tarte atsegin bat pasatzeko adina osatzen dugun. gure bederatzikoa ere Donostia aldean dabil. Nora joango ote da orain?...

  • Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz

    18/02/2023 Duração: 54min

    Futbolaren eraginak emango digu bertsotarako gaia. Euskalduna futbol taldearen mendeurrena dela eta bertso derbia antolatu zuten, lehen pausuak gogoratuz. Urte batzuetan aurrera eginda, 1958an, Parisen egingo dugu beste geldialdia; Xalbador, Mattin, Uztapide eta Basarri entzungo ditugu kantuan; Frantziako webgune batean entzungai jarri dituzten audioak dira eta tesi baterako bidea ere eman dutel akontatuko dizuegu. 1994ko Lekeitioko inauterietako bertsoaldi bat edota Azpeitiako bertso-egunean Zulo-Zabal Elkartean entzundakoak ere batu ditugu gure bederatzikoarekin batera....

  • Bertso eguneko menu osotik, zizka-mizka batzuk. Dastaketa egiteko prest?

    11/02/2023 Duração: 47min

    Urtarrilaren 28an Azpeitian ospatu zen 2023ko bertso eguna. Goizetik hasita, bertso-poteoaren formatua berreskuratu zuten eta ondoren, bost elkartetan egin ziztuzten bertso-bazkari antolatuak. Batzuetan saio librean, besteetan gaiak jarrita edota saio musikariak ere izan ziren. Denetariko bertsoaldiak, denetariko zaleentzat. Gaur, horietan entzundako hainbat ale berreskuratu ditugu. Ia bertso-bazkaria bezain atsegin egiten zaizuen, gaurko bazkal-ostea. ...

  • Kanpoko hotzari, atariko giro goxoarekin egingo diogu aurre

    04/02/2023 Duração: 51min

    Txirrinik eta aldabarik jo gabe sartuko gara Tolosako Leidor Antzokian. Atariak antolatutako urteroko bertso saioko aleak bildu ditugu, uzta oparoa jasoz eta zuentzako egin dugu hautaketa. Umorez eta giro onean osatu zuten saioa, era guztietako gaiak jorratuz. Donostia aldean dabilen gure bederatzikoa ere entzun ahal izango duzu....

  • Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia

    28/01/2023 Duração: 53min

    Ondarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...

  • Elur giroan memoria astinduko dugu Amurrioko eta Orioko umoreari eutsiz

    21/01/2023 Duração: 51min

    Elurrak eman digu hizpidea azken egunetan eta bertsotan behin baino gehiagotan atera izan da gaia. Bada 1997ko urtarrilaren 4ko saio batean topatu dugu horren adibidea. 2023ko urtarrilaren 4ko Amurrioko saioa edota joan den abenduan Orion egindakoa ere aletuko ditugu. Zestoan ere egingo dugu geldialdia, memorian gorde beharrekoak paperean gode dituenarekin solasean aritzeko; horrek aitzakia eman digu Lazkao Txikik sehaskari kantatutakoak berritzeko, gure bederatzikoa ahaztu gabe noski....

  • Ordiziako bertsoaldiak, finaleko osagaiekin eta Majori kiroldegian egosiak

    07/01/2023 Duração: 52min

    Ordiziako Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertsozale elkarteak elkarlanean prestatu zuten abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian izandako bertso-saioa. "Goierriko Bertso eskolak 40 urte" lelopean, Amaia Agirre izan zen gaiak jartzeaz arduratu zena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistetatik zapzi aritu ziren, Julio Sotok ordezkatu baitzuen Beñat Gaztelumendi. Presente izan zen noski Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala; gaurkotasun gaiak, umorerako eta jolaserako aukera. Entzun! ...

  • Txapelaren ondorengoak, bertsoz osatuak

    24/12/2022 Duração: 55min

    Maialen Lujanbiok hirugarren txapela jantzi eta ordu batzuetara egin zigun bisita Euskadi Irratiko estudioetara. Bertan esandakoak bildu ditugu, finaleko hainbat bertsoaldi berreskuratuz....

  • Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk

    17/12/2022 Duração: 55min

    Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!...

  • Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak

    10/12/2022 Duração: 55min

    Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...

página 3 de 5