Informações:
Sinopse
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Xabier Sukiak gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
Episódios
-
Kanpoko hotzari, atariko giro goxoarekin egingo diogu aurre
04/02/2023 Duração: 51minTxirrinik eta aldabarik jo gabe sartuko gara Tolosako Leidor Antzokian. Atariak antolatutako urteroko bertso saioko aleak bildu ditugu, uzta oparoa jasoz eta zuentzako egin dugu hautaketa. Umorez eta giro onean osatu zuten saioa, era guztietako gaiak jorratuz. Donostia aldean dabilen gure bederatzikoa ere entzun ahal izango duzu....
-
Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia
28/01/2023 Duração: 53minOndarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...
-
Elur giroan memoria astinduko dugu Amurrioko eta Orioko umoreari eutsiz
21/01/2023 Duração: 51minElurrak eman digu hizpidea azken egunetan eta bertsotan behin baino gehiagotan atera izan da gaia. Bada 1997ko urtarrilaren 4ko saio batean topatu dugu horren adibidea. 2023ko urtarrilaren 4ko Amurrioko saioa edota joan den abenduan Orion egindakoa ere aletuko ditugu. Zestoan ere egingo dugu geldialdia, memorian gorde beharrekoak paperean gode dituenarekin solasean aritzeko; horrek aitzakia eman digu Lazkao Txikik sehaskari kantatutakoak berritzeko, gure bederatzikoa ahaztu gabe noski....
-
Ordiziako bertsoaldiak, finaleko osagaiekin eta Majori kiroldegian egosiak
07/01/2023 Duração: 52minOrdiziako Argi Berri Elkarteak eta Goierriko Bertsozale elkarteak elkarlanean prestatu zuten abenduaren 30ean Ordiziako Majori kiroldegian izandako bertso-saioa. "Goierriko Bertso eskolak 40 urte" lelopean, Amaia Agirre izan zen gaiak jartzeaz arduratu zena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistetatik zapzi aritu ziren, Julio Sotok ordezkatu baitzuen Beñat Gaztelumendi. Presente izan zen noski Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala; gaurkotasun gaiak, umorerako eta jolaserako aukera. Entzun! ...
-
Txapelaren ondorengoak, bertsoz osatuak
24/12/2022 Duração: 55minMaialen Lujanbiok hirugarren txapela jantzi eta ordu batzuetara egin zigun bisita Euskadi Irratiko estudioetara. Bertan esandakoak bildu ditugu, finaleko hainbat bertsoaldi berreskuratuz....
-
Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk
17/12/2022 Duração: 55minIruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!...
-
Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak
10/12/2022 Duração: 55minArgitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?...
-
Baionako finalaurrekoa, Laugako kontutxoak eta Museoak bertsotan
03/12/2022 Duração: 52minEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusia azken txanpan murgiltzera doa. Baionan, azaroaren 26an jokatutako finalaurrekoko bertsoaldiak hautatu ditugu; bertatik bertara ezagutu zuen Euskadi Irratiko mikrofono gorriak epailetzako kontuak. Eta euskararen eguna dela eta, bertsolariak museoetan gidari lanetan jarriko dituztela ere kontatuko dizuegu. ...
-
Amurriokoak, finalari begirako kontuak eta bertsularitzaren izendapena
26/11/2022 Duração: 53minAmurrion jokatutako finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu gaurko saioan, baina ez hori bakarrik; Bañueta kiroldegian iritziak biltzen ere aritu baitzen Euskadi Irratia. Aste honetako beste bi kontu ere jorratu ditugu: Irratiaren urteurrenaren aitzakian Iruñeatik egindako saioan, Nafarroa Arenara gerturatzeko aukera izan zuten. Jakin nahi al duzu nola antolatuko den abenduaren 18ko finala? Kontuan izateko hainbat gauza kontatu zizkiguten. Bestalde Frantziako kultura ministerioak bertsularitza kultura-ondare inmaterialaren katalogoan sartu duela ere kontatuko dizuegu....
-
2022ko Txapel-jartzailearekin izandako solasa eta Landakoko bertsoaldiak
19/11/2022 Duração: 53minAste honetan jakin dugu Iñaki Muruak jantziko diola txapela 2022ko bertsolari txapelketan puntu gehien batzen dituenari. Albistea jakin bezain pronto berarekin izandako solasaldia entzungo dugu. Durangoko Landakon laugarren finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak ere berreskuratuko ditugu. Gure bederatzikoa Getarian da orain! ...
-
Irungoak, finalerdietako hirugarrengoak
12/11/2022 Duração: 53minEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, Irungo Ficoban jokatu zen, azaroaren 5ean. Han entzundako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du etenik. Ba al dakizu Gasteiztik nora bidali duen puntua Eukene de los Aires-ek?...
-
Donibane Garazikoak, aletuta
05/11/2022 Duração: 51minBertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen urriaren 29an Donibane Garazin. Bertan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu patxadaz entzuteko. Gure bederatzikoa berriz, Gasteizen dabil. Entzun!...
-
Bigarren faseko lehena, Elizondokoa
29/10/2022 Duração: 55minEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa bigarren fasean murgildu da jada. Elizondon jokatu zen lehen finalerdietako saioari errepasoa egiteko tartea hartu dugu gaur bertan entzundako hainbat bertsoaldi berreskuratuz. Gure bederatzikoa berriz, ba al dakizu nondik nora dabilen? ...
-
Txapelaren atariko zapia eta inurrien jarduna
22/10/2022 Duração: 55minZenbakien jiran ibiliko garela esan genezake: Zaldibiako zubiburu elkartean ospatu zen udazkeneko V. Zapi-janztea eta bertako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Zapitik txapelerako jauzia eginda, #Hamargarrena zer den ere ezagutuko dugu lehen eskutik. Inurriak berriz badakizue taldean lan egiten dutela eta lan neketsuan jarduten dutela; bada Izan Inurrik Ordizian antolatutako bertso-saioan entzundako ale batzuk ere ekarri ditugu. Hori guztia, gure bederatzikoa ahaztu gabe, noski. ...
-
Lehenengo faseko azken bi saioetako aleak: Donostiakoak eta Lizarrakoak
15/10/2022 Duração: 55min2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da jada. Erabakita geratu da finalaurrekoei ekingo dien 24 bertsolariko taldea nortzuk osatuko duten. Aurrera egin aurretik, Donostiako Victoria Eugenian eta Lizarrako Los Llanos aretoan entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. Horrezaz gain, ba al dakizu zer den #HAMARGARRENA Podkast-a? Saio honetan kontatuko dizugu eta nola ez, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
-
Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioen errepasoa
08/10/2022 Duração: 54minBertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa; lehenengo faseko azken bi saioen atarian, Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioetako bertsoaldiak berreskuratu nahi ditugu. Txapelketaren molde zurrunak, umorerako tartea ere eskaintzen du eta horiek eskaintzen saiatuko gara. Bederatzikoak ere ez digu hutsik egingo....
-
Getxo eta Arrasateko lehen bertsoaldiak
01/10/2022 Duração: 51minHasi da jada Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxoko eta Arrasateko lehen saioak pasata, hauen errepasotxoa egiteko tartea hartu dugu. Gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Nondik nora ote doa?...
-
Osinalde: mende erdi gazteen plaza izaten
24/09/2022 Duração: 55minIrailaren 17an Gabirian batu ziren Osinalde sariketan parte hartutako bertsolari asko eta asko. 50 urteotako ibilbidea errepasatu zuten, bapateko saio eta bertso jarriekin osatuz. Bertsoaldietan sumatuko da hango giroa eta emozio sorta. Hastear den bertsolari txapelketari ere aipamena egin diogu, pixkanaka oholtza gainean antzemango den aldaketa bat abiapuntutzat hartuta....
-
Osinalde sariketak 50 urte eta Asteasuko zein Getxoko bertsoaldi batzuk
17/09/2022 Duração: 52minDenboraldi berriari ekiteko belaunaldi arteko nahasketa izan dugu ardatz. Bertsolari gazteen Osinalde sariketak 50 urte egin dituela eta gaur herrian prestatu duten egitarauaren berri eman digu Jokin Muruak. Udako bertso-plazetan entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu nahi izan ditugu: Asteasun ekainaren amaieran izandako saiotik, edota Getxoko Muxikebarrin izandako Bertso Saio Mundialetik. Txomin Garmendia zendu berriari ere aipamentxoa egin nahi izan diogu....
-
Xilabako eta Bizkaiko finaleko errepasoa
09/09/2022 Duração: 55minGetxon irailaren 24an hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea. Bertsolariak prestaketan buru-belarri ariko diren honetan, guk Xilabako finaleko bertsoak eta Bizkaiko finalekoak berreskuratu nahi izan ditugu....